XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zaragoza'tik 1954-III-19gn.

Adiskide aundi: Iarrai zakiola obekitze orri.

Ez duzuke, agian, urraketa bearrik.

Etxe ori ezaguna dut.

Bein A. Beobide'k bazkaritara eraman nindun.

Or doatzu aitorkizunen amaia.

Dudatxo batzuk ba-dauzkat, kopia liburutik gabe atera baitut eskuzko zirriborroetatik.

X, XI, XII'garren iardudunak, nere ustez, obekienik.

XIII'garrena zailla da latinez ere, ta zail gelditzen da besterik ezin euskeraz ere.

Iduripeko: coelum, coelum coeli, terra, pisces, volatilia, zerua, emengo Eliza, Apostoluak, kristau zintzo ta abar.

Beste Agustin bat bear du ari iarraitzeko.

Laister bilduko ote naiz nere paperetara: Orain Maritxu Barriolak Donostian lan egiteko aukera ipinten dit, eguartean, atsaldean nere esku gelditzen naizala.

Breviarium totum nai luke.